GLOSATEGIA

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza (GGLA)

Instituzio Publikoek Gipuzkoako bidaiarien garraio-zerbitzua hobetzeko sortutako tresna da, operadore eta baliabide ezberdinen koordinazioaren eta biztanlegoaren informazio-hobekuntzaren bidez.

GGLAk garraio-eredu iraunkorraren bidez Gipuzkoako lurralde osoa integratzea du helburu, kalitatezko mugikortasuna eskainiz eta garraio sarea egokituz.

MUGI sistemaren eta MUGI txartel bateratuaren entitate arduraduna da.

BIDAIA TXARTELEN SISTEMA ELKARRERAGINGARRIA

Bidaia txartelen sistema bat bidaia txartelen erosketa, balidazioa eta kontrola ahalbidetzen duten txartel, ekipo eta softwareen multzoa da; eta garraio-sare bakoitzerako berariazkoa da. Hortaz, garraio-sare bateko bidaia txartelen sistema elkarreragingarria da bidaia txartelen sistema ezberdinekin (batekin baino gehiago) komunikatu eta trukatu daitekeenean. Hau da, erabiltzailearen ikuspegitik, bidaia txartel bakar bat sare ezberdinetan erabiltzea ahalbidetzen dizun sistema da.

MUGI TXARTELA

Gipuzkoako garraio publiko guztietan eta beste lurraldeetako hainbat garraiobideetan erabili daitekeen bidaia txartela da.

DBUS

Donostiako Tranbia Konpainia, hiriko garraio publikoa kudeatzen duen enpresa (E-MOBASK proiektuaren arduraduna).

EUSKAL EUROHIRIA

Baiona eta Donostiaren arteko 50 kilometroko tartean zabaltzen den 600.000 biztanleko metropolia eta itsasertzeko korridorea da.

EUSKOTREN

Euskadin garraioetako operadore aurrendaria da; zerbitzuak batez ere EAEn eskaintzen dituen arren, Iparraldean ere aritzen da (Hendaiako tren geltokia, esaterako).

Urtean 30 milioi pertsona baino gehiago garraiatzen ditu.

Hegobus

Lapurdi hegoaldeko 12 herrietan eskaintzen den autobus zerbitzua sarea da (Ahetze, Ainhoa, Arbona, Azkaine, Biriatu, Ziburu, Getaria, Hendaia, Donibane Lohizune, Senpere, Sara eta Urruña herrietan); hiribusak, hirien arteko autobusak eta eskaera bidezko garraio zerbitzu eskaintzen dira.
www.hegobus.com

Ordainketa irekia

Erabiltzaileek bankuko kontakturik gabeko txartelekin zuzenean bidaia txartelak erosteko aukera eskaintzea.

Poctefa

Espainia-Frantzia-Andorra Lurraldeko Kooperazioaren Europar Programa, Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) hein batean diruztaturik. POCTEFAk E-MOBASK proiektuaren %65a diruztatzen du.

Chronoplus sarea

Ohiko Baionako hirigunearen garraio publikoen sarea (Baiona, Angelu, Biarritz, Bidarte, Hiriburu eta Tarnos).

Txik Txak sarea

Iparraldeko garraio publikoa sare berria da, tranbusa, hiribusak, autobusak, bizikletak, joan-jinkariak, itsasontzia…  barneratzen dituena. txiktxak.eus

IPAR EUSKAL HERRIKO-ATURRIKO MUGIKORTASUNEN SINDIKATUA

Iparraldeko 158 udalerrietako eta Tarnoseko (Landak) mugikortasunaz arduratzen den erakundea da. Hiri barneko eta hiriarteko bidaiari garraio erregularreko zerbitzuak eta eskola-garraioak antolatzeaz eta ustiatzeaz arduratzen da.

Ekobus sistema

Autobusak gidatzeko laguntzailea da, bi funtzio eskaintzen dituen tresna: unean uneko gidatzeari buruzko aholkuak ematen ditu, gidatzea eraginkorragoa izan dadin; eta zehaztutako ordutegiarekin bat gidatzeko laguntza eskaintzen du.

Sart & stop sistema

Ibilgailuak gidatzeko sistema da, ibilgailua geratzen den uneetan motorra itzaltzen duena.

TOPOA

Egunero —15 minutuko edota 30 minutuko maiztasunarekin—, 40 minututan, Hendaia, Donostia eta Lasarte herriak lotzen dituen tren zerbitzua da, Euskotren operatzaileak kudeatzen duena.

Tram’bus

Baiona, Angelu eta Biarritz 10 minutu baino gutxiagoko maiztasunarekin lotzen dituen (5:00 – 0:30 ordutegian) eta bide erreserbatu eta seguru batean zerbitzua eskaintzen duen ibilgailua da, % 100 elektrikoa eta zero isurikoa, ibilbide osoan zehar lehentasuna duen garraioa.

Tranbien ezaugarri estetikoak dituen asfalto gaineko ibilgailua litzateke: edukiera handia, sarbide erraza eta barne-mugikortasuna hiri-autobusen malgutasunarekin uztartzen ditu.