EKINTZAK ETA EMAITZAK
MARTXAN DAUDEN EKINTZAK
Bidaiarientzako informazioa
TXARTEL-SISTEMA ELKARRERAGINKORRA
Elektromugikortasuna
MARTXAN DAUDEN EKINTZAK
E-MOBASK proiektuko ekintza planak Baiona eta Donostia arteko lurraldean garraio publikoa sustatzea du helburu, 3 elementu giltzarri hartuta:
Lurraldeen artean bidaiatzen dutenentzako informazioan hobetzea
Ipar Euskal Herriko-Aturriko Mugikortasunen Sindikatua arduratzen den ekintza honen xedeak hurrengoak dira:
- Iparralde eta Gipuzkoa arteko egungo garraio zerbitzuen informazioa jasotzea eta aztertzea.
-
Bi lurraldeen artean mugituko diren bidaiarientzako informazioa hobetzeko akzioak zehaztea eta aurrera eramatea.
- Ibilgailuetako euskarri fisiko eta digitaletan lurraldeen arteko zerbitzuen informazioa jartzea, bai eta zerbitzuen eta ibilgailuen denbora errealak adieraztea.
Gipuzkoako eta Iparraldeko bidaia txartelen eta sistemen elkarreraginkortasuna
GGLA arduratzen den ekintza honen xedeak hurrengoak dira:
- Erabiltzaileek euren lurraldetik kanpo ere ohiko bidaia txartela erabiltzeko aukera izatea.
-
Erabiltzaileek bankuko kontakturik gabeko txartelekin zuzenean bidaia txartelak erosteko aukera eskaintzea.
- Lurraldeen arteko bidaietarako prezio erakargarriak finkatzea.
Elektromugikortasunaren garapena eta garraio publikoko ibilgailuen energia-eraginkortasunaren hobekuntza
DBUS arduratzen den ekintza honen xedeak hurrengoak dira:
-
% 100 elektrikoak diren autobusen erabilera ikertzea, eta DBUSeko eta Ipar Euskal Herriko-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuko sareetan zerbitzuak eskaintzeko aukerak aztertzea (Tranbusean, besteak beste), eraginkortasuna hobetzeko.
- Dbuseko bi diesel ibilgailuekin egindako proiektu pilotuan jasotako emaitzak aztertzea, energia eraginkortasuna hobetzeko asmoz: “start & stop” sistema garatzea eta EKObus gidatzeko laguntzailea martxan ipintzea
Bidaiarientzako informazioa
Ipar Euskal Herriko-Aturriko Mugikortasunen Sindikatua —GGLA eta DBUSekin elkarlanean— arduratzen den ekintza honen helburuak hauxek dira:
AZTERTZEA
Gipuzkoa eta Iparraldearen arteko garraio publiko zerbitzuei buruzko informazioaren eta komunikazio kanalen egungo egoera aztertzea.
IDENTIFIKATZEA
Baiona eta Donostia arteko lurraldean gauzatzen diren eta bidaiari fluxu handiak sortzen dituzten ekitaldiak identifikatzea.
ADITZERA EMATEA
Mugimendu eta fluxu handiak sortuko dituzten ekitaldietan batez ere, lurraldeen arteko garraio publiko zerbitzuei buruzko informazio hobekuntzak eta tresnatutako komunikazio kanalak aditzera ematea.
HORNITZEA
Lurraldeen artean zerbitzuak eskaintzen dituzten garraiobide eta ibilgailuak denbora errealari buruzko informazioa ematen duen teknologiaz hornitzea (ibilgailu barruko informazio pantailak, geltokietako panelak, bestelako gailuak…).
TXARTEL-SISTEMA ELKARRERAGINKORRA
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza —Ipar Euskal Herriko-Aturriko Mugikortasunen Sindikatua eta DBUSekin elkarlanean— arduratzen den ekintza honen helburuak hauxek dira:
Erabiltzaileek euren lurraldetik kanpo ere ohiko bidaia txartela erabiltzeko aukera izatea.
GGLAk eta Ipar Euskal Herriko-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuak konfidentzialtasun hitzarmen bat sinatu dute, Gipuzkoako (MUGI) eta Iparraldeko (Txik Txak) bidaia txartelen eta sistemen elkarreragingarritasun-modalitateak ezartzeko asmoz.
Era berean, 2019ko apirilean, Ipar Euskal Herriko-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuak bidaia txartel eta sistema berri bat jarri zuen martxan, Gipuzkoako MUGI txartelarekin eta Akitania Berria eskualdeko MODALIS txartelarekin (eskualdeko tren zerbitzuetako bidaia txartela) elkarreragingarria izango dena.
Erabiltzaileek bankuko kontakturik gabeko txartelekin zuzenean bidaia txartelak erosteko aukera eskaintzea.
DBUSek ordainketa irekia deritzon sistema abian jarri zuen, eta Ipar Euskal Herriko-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuari emaitzen berri ematen dio; izan ere, Iparraldean, 2020. urtean, ordainketa irekia deritzon sistema abian jartzea aurreikusten dute.
DBUSek QR bidezko sistema barri bat jarri du martxan, diruaren erabilera murrizteko eta autobusek geltokietan xahutzen duten denbora murrizteko asmoz: geltokietan mugikorren bidez bidaia txartelak erosteko aukera eskaintzen du, QR kodea helaraziz, ondoren ibilgailuaren sarreran balioztatzeko.
Elektromugikortasuna
DBUS —Ipar Euskal Herriko-Aturriko Mugikortasunen Sindikatua eta GGLAarekin elkarlanean— arduratzen den ekintza honen helburuak hauxek dira:

% 100 elektrikoak diren autobusen erabilera ikertzea, eta DBUSeko eta Ipar Euskal Herriko-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuko sareetan zerbitzuak eskaintzeko aukerak aztertzea (Tranbusean, besteak beste), eraginkortasuna hobetzeko.
% 100 elektrikoak diren eta 12 metroko luzera duten autobusak probatzen aritu da DBUS; 6 hilabetez, Irizarren etram ibilgailuarekin frogak egiten aritu da zerbitzuko hainbat lineetan, 2019ko irailean Iparraldeko zerbitzuetan Tranbus zerbitzua abian jarri aurretik arazo teknikoak identifikatzeko eta konpontzeko helburuarekin.
2020an, Ipar Euskal Herriko-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuak eta DBUSek % 100 elektrikoak diren ibilgailuei buruz txosten bat idatziko dute, inguruko erakunde, eragile eta operatzaileei jardunbide egokiei eta ateratako ondorioei buruz jakinarazteko asmoz.

Dbuseko bi diesel ibilgailuekin egindako proiektu pilotuan jasotako emaitzak aztertzea, energia eraginkortasuna hobetzeko asmoz:
-
“Start & stop” sistema garatzea (ibilgailua geratzen den uneetan motorra itzaltzeko).
-
EKObus gidatzeko laguntzailea martxan ipintzea (bi funtzio eskaintzen ditu tresnak: unean uneko gidatzeari buruzko aholkuak ematen ditu, gidatzea eraginkorragoa izan dadin; eta zehaztutako ordutegiarekin bat gidatzeko laguntza eskaintzen du).
DBUSek bi ikerketa ditu martxan; eta horien ondorioak txosten batean jasoko ditu, Europako beste operatzaile batzuei jardunbide egokien inguruko informazioa eskaintzeko.