E-MOBASK

Aurkezpen orokorra

E-MOBASK lurralde ezberdinen arteko proiektu europarra da; eta helburu dira Baiona eta Donostia arteko lurraldean garraio publikoaren erabilera sustatzea eta Iparraldeko eta Gipuzkoako garraio publikoko sarean ibilgailuen energia-eraginkortasuna garatzea..

Proiektua 2018 eta 2020-2021 urteen artean garatuko da, eta 1,8 milioi euroko aurrekontu globala izango du; hori Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) finantzatuko du, V-A Espainia-Frantzia-Andorra INTERREG (POCTEFA 2014-2020) programaren bidez.

POCTEFAren helburua Pirinioetako eremuaren integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da. Ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren inguruko jarduerak gauzatzen laguntzen du, lurraldearen garapen iraunkorraren aldeko estrategia bateratuen bidez.

E-MOBASKen Bidasoa ibaiaren bi aldeetako 3 eragilek hartzen dute parte:

Syndicat des mobilités

Donostiako garraio publikoen konpainia, DBUS (proiektuaren gidaria)

Ipar Euskal Herri-Aturri Mugikortasunen
Sindikatua

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza
(GGLA)

E-MOBASKen helburuak, hauek dira

Iparraldeko eta Hegoaldeko garraio publikoa sustatzea, hiri eta herrien arteko zerbitzu erakargarri eta iraunkorrak eskainiz, bai bertakoentzat, baita bisitarientzat ere.

Bidaiatzeko txartelen eta sistemen bateratzearekin, eta informazioa zabaltzeko modu eraginkorragoekin, herritarrek zein kanpotarrek garraio publikoaren aldeko hautua egitea lortzea.

Ipar Euskal Herriko-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuaren eta Dbusen artean lankidetza iraunkorra ezartzea, ibilgailu floten trantsizio energetikoa elkarrekin gauzatzeko.

Eragileek E-MOBASKen bidez hurrengo helburuak lortu nahi dituzte:

Gipuzkoako eta Iparraldeko bidaia txartelen eta sistemen elkarreraginkortasuna

Bi lurraldeetako bidaia txartel bateratua darabilten eta ordainketa irekia erabiltzen duten erabiltzaileen kopurua igotzea

Bi lurraldeen artean mugitzeko garraio publikoaren aldeko hautua egiten duten herritarren kopurua igotzea

Garraio publikoek eta bestelako garraio motek sortzen dituzten CO2 isurketak gutxitzea

Partaideak

Donostiako Tranbia Konpainia (E-MOBASK proiektuaren arduraduna)

Donostiako Tranbia Konpainiaren bidez Donostiako Udalak bidaiarien garraio publikoaren zerbitzua ematen du hirian. Helburutzat du egungo eta etorkizuneko erabiltzaileen mugikortasun-beharrei erantzutea; kalitate handiko zerbitzu bati, informazio praktikoari, kostu lehiakorrei eta garapen iraunkorreko irizpideei esker.

Mugikortasun elektrikoan berrikuntza teknologikoen erabileran aitzindaria den enpresa da. Eragileen artean E-MOBASK proiektuaren arduraduna da.

Ipar Euskal Herriko-Aturriko Mugikortasunen Sindikatua

Iparraldeko 158 udalerrietako eta Tarnoseko (Landak) mugikortasunaz arduratzen den erakundea da. Hiri barneko eta hiriarteko bidaiari garraio erregularreko zerbitzuak eta eskola-garraioak antolatzeaz eta ustiatzeaz arduratzen da. Euskal Hirigune Elkargoak eta Mugikortasun Sindikatuak helburu argia dute: Garraio zerbitzu moderno eta eraginkorra eskaintzea, ibilgailu pribatuaren alternatiba gisa. Sindikatuak ingurumena errespetatzen duen kalitatezko zerbitzua eskaini nahi du; eta, horretarako, beharrezkoak dira autobus eraginkorrak, bidegorri sareak eta garraio modu iraunkorrak.

Syndicat des mobilités

GGLA – Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintzaritza

Instituzio Publikoek Gipuzkoako bidaiarien garraio-zerbitzua hobetzeko sortutako tresna da, operadore eta baliabide ezberdinen koordinazioaren eta biztanlegoaren informazio-hobekuntzaren bidez.

GGLAk garraio-eredu iraunkorraren bidez Gipuzkoako lurralde osoa integratzea du helburu, kalitatezko mugikortasuna eskainiz eta garraio sarea egokituz.

MUGI sistemaren eta MUGI txartel bateratuaren entitate arduraduna da.

E-MOBASK proiektuaren lantaldea:

Igor GONZALEZ: DBUSeko presidentea

Claude OLIVE: Ipar Euskal Herriko-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuko presidentea

Antonio AIZ: GGLAko presidentea

Javier VALLEJO: DBUSeko zuzendari nagusiaren albokoa, EMOBASK proiektuaren koordinatzaile nagusia

Artitz VIDEGAIN: Ipar Euskal Herriko-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuko zerbitzu buru, EMOBASK proiektuaren burua

Eluska RENEDO-Illarregi: GGLAko zuzendari nagusia, EMOBASK proiektuaren burua

Jakot KARRERA: GGLAko teknikaria, EMOBASK proiektuaren ebaluatzailea eta bidaia txartel elkarreragingarriaren koordinatzailea

Eduardo GONZALEZ: DBUSeko ingeniaria, elektromugikortasunaren koordinatzaile.

Maité SANTOS: DBUSeko komunikazio arduraduna

Pauline MERET:  Euskal Hirigune Elkargoko eta Ipar Euskal Herriko-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuko Europako eta mugaz gaindiko kooperazio arduraduna; EMOBASK proiektuko administrazio eta finantzen kudeaketa arduraduna

Thomas LEY: DBUSeko kanpo aholkularia, EMOBASK proiektuaren koordinazio orokorra