Datu pertsonalen Pribatutasun eta Babesaren Politika

2019ko urriaren 24a

https://emobask.eu webgunea ostatatzen eta argitaratzen du E-MOBASKek. Horren barne webgunean edo bitartekoaren bidez bildumatutako datuen tratatzea eta biltzea hartzen ditu. E-MOBASKek Datu pertsonalen Pribatutasun eta Babesaren Politika sortu du (« Pribatutasun Politika ») https://emobask.eu webgunean lortuak izan diren dagozkizun datuen bilketa, erabiltzea eta zabaltzeari buruzko politika eta praktikak jakinarazteko.

Artoski irakur ezazu Pribatutasun Politika hori. E-MOBASKek alda dezake edonoiz. Pribatutasun Politika honen bertsio berriena irakur dezakezu atal honetan edo webgunearen etxeko orri-oinean ageri den « Pribatutasun Politika » esteka segituz.

https://emobask.eu webgunea erabiltzen baldin baduzu, zuri buruzko datuen bilketa eta erabilera onartzen duzu, baita datu pertsonal eta finantza-datuak, Pribatutasun Politika honek finkatzen dituen baldintzetan. Ez baldin badituzu onartzen Pribatutasun Politika honen hitzak edo hitz horiei ekarritako edozein aldaketa, https://emobask.eu webgunea uztea eskatzen dizugu.

Zein dira E-MOBASKen bildutako datuak ?

https://emobask.eu webgunea erabil dezakezu E-MOBASKi datu pertsonalik eman gabe. Aldiz, datu batzuk eman beharko dituzu, besteak beste:

  • zure izena, helbidea, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa, E-MOBASKek argibideak bidali diezazkizun nahi baldin baduzu,
  • https://emobask.eu webgunean emandako datuak gure webgunearen ostatatze zerbitzarian bilduak izanen dira.

E-mezu bat bidal dezakezu edonoiz, dagozkizun datu pertsonalak ezabatzea eskatuz E-MOBASKi, zure eskaera tratatua eta banatua izan bezain laster.

IP helbide eta Cookie:

Zure IP helbidea eta arakatzaile mota bil genitzake gure sistemen administrazioa eta/edo estatistikak finkatzea dela helburu eta beste edozein datu perstonalik identifikatu gabe.

Kasu batzuetan, gure Euskarrietara iristen zarelarik, zure terminalean deskargatutako hizki eta zenbaki ttipi batzuei dagozkien cookiak erabil genitzake. Cookiak erabiltzen ditugu batez ere zure ezagutzeko gure Euskarrietara berriro konektatzen zarelarik eta zure interesei egokia izan litekeen edukia ager dadin.

Internet arakatzaileen ezarpen lehenetsiak cookien onartzeko eran zehaztuak dira maiz, baina errazki alda dezakezu hau zure arakatzailearen ezarpenak aldatuz. Haatik, gogoan atxik ezazu cookiak desgaitzea hautatzen baldin baduzu, gure Euskarrien zati batzuk ez litezkeela ageri.

Berrien errezibitzea

Interesatuko lekizkizukeen berriak errezibitzeko aukera ematen dizu E-MOBASKek, horietan, besteak beste, proiektuari buruzko berriak. Informazio horiek ez badituzu errezibitu nahi, ondoko berriak ez errezibitzea hauta dezakezu edonoiz E-MOBASKekin harremanetan sartuz, e-mezu bat bidaliz emobask@communautepaysbasque.fr helbidera.

Estekak

https://emobask.eu webguneak beste webgune batzuen estekak jar ditzake. E-MOBASKek ez ditu webgune horien edukia, datu pertsonalen pribatutasun eta babesaren politika edo ekintzak egiaztatzen. Pribatutasun Politika honek beste webguneetan besteei eman ditzakezun datuen erabilera edo beste hauek beste webguneetan bil ditzaketenarena ez du kudeatzen. Artoski aztertu behar duzu beste webguneen datu pertsonalen pribatutasun eta babesaren politika eta argitaratzaileekin harremanetan sartu galderak baldin badituzu dagozkizun datuen erabiltzeko moldeari buruz. E-MOBASK ezin da erantzuletzat edukia izan beste edozein webgunearentzat, bere kideentzat edo enplegatuentzat, dagozkizun datuak ez baldin badituzte erabiltzen webgune honen pribatutasun politikaren arabera edo bete behar dituzten legezko edo kontratuzko eginbideen arabera.

Segurtasuna

Segurtasun neurriak plantan ezarri ditu E-MOBASKek ematen dituzun datu pertsonalak baimenik gabeko sarbide eta erabileren kontra babesteko.

E-MOBASKek hautatu duen ostatatzaileak ditu datu-baseak ostatatzen. Login eta pasahitz azkar baten bidez segurtatua da. Gerta daitekeena eta egiaztapen tekniko batzuentzat, webgunearen administratzaileek datuak kontsulta ditzakete. Pasahitzak HASH batekin enkriptatuak dira, hain zuzen ere WP erabiltzaileen izenak bezala.

Non bilduak dira zure datu pertsonalak ?

Zure datu pertsonalak gure datu-baseetan edo gure zerbitzu hornitzaileenetan bilduak dira.

Kasu batzuetan, eta batez ere arrazoi teknikoengatik, datu-base horiek bilduak izan daitezke herritik kanpo dauden zerbitzari batzuetan (Europar Batasunatik kanpo ere), zeinetik datuak eman dituzun.

Pribatutasun Politikaren aldaketak eta eguneraketak

https://emobask.eu webgunea erabiliz, zure datuen bilketa, erabilpena eta zabaltzea onartzen duzu Pribatutasun Politika honetan zehaztua den eran. Pribatutasun Politika hau aldatua eta eguneratua izan daiteke. Aldatzean edo eguneratzean, berritua izan den Pribatutasun Politika linean ezarria izanen da https://emobask.eu webgunean, azken eguneraketaren dataren aipamenarekin. Erregularki egiazta ezazu https://emobask.eu webgunea, Pribatutasun Politika eta praktiken aldaketen edo eguneraketen berri ukateko. https://emobask.eu webgunean ematen dituzun datu pribatuak bezeroen datu-basean gordetzeko baimena ematen baldin badiozu E-MOBASKi eta E-MOBASKek informazio horiek beste webguneei edo adarrei zabaltzeko xedea baldin badu, E-MOSBAKek idatziz jakinean atxikiko zaitu et zure datu pertsonalen beste edozein erabiltzeari uko egiteko aukera emanen dizu.

Zure datu pertsonalen aldaketak eta sarbideak

Zure datu pertsonalen aldaketak eta sarbideak
Informatikari, fitxategiei eta libertateei dagokien aldatutako 1978ko urtarrilaren 6ko 78-17 zk. legearen arabera, zuri buruzko datuen sarbide, aldaketa, zuzenketa eta ezabatze eskubidea daukazu. Eskubide hori baliatzeko, eskaera behar diguzu helarazi nortasun agiri batekin emobask@communaute-paysbasque.fr elbidearen bidez.

E-MOBASKi eskatu diezaiokezu eman dituzun datuak zuzentzea, eguneratzea edo ezabatzea, zeinen bezeroen datu-basean gordetzeko baimena eman zenuen, gurekin harremanetan sartuz (ikusi « Gurekin harremanetan sartu »). Behar izanez gero, zuri buruzko datuen eguneraketak edo aldaketak ematea segurtatu behar duzu, zure helbidea eta/edo helbide elektronikoari buruzkoak ere bai, behar den helbidera bidal ditzagun zure eskaerak eta, beharrez, zurekin harremanetan sar gaitezen.
E-MOBASKek webgunearen erabiltzaileekin trukatutako mezuen kopiak kontserba ditzake artxibatzeko beharrez, baita Bezero Zerbitzuak erabiltzaileei bidalitako edozein galderen erantzunak edo oharrak.

Gurekin harremanetan sartu

Datu pertsonalen babesaren arloan E-MOBASKen pribatutasun Politika eta praktikari buruz edozein galdera ukatean, ez duda gurekin harremanetan sartzea e-mezu bat bidaliz emobask@communaute-paysbasque.fr helbidera.